XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai losa hauek eta bai harripilako materiala, dolmena bera dagoen lurra berdin, hareharrizkoak dira.

Bertatik hartu genituen orientazioak: Hartzanburu 65ampdeg;, Harkaitz 35ampdeg;, Harbelaitz 92ampdeg;, Urrexolako haitzetako Orkatzategi 330ampdeg;, Gaillaurgo lepoa 180ampdeg;.

Gaillaurko lepo honetan dago beste dolmena, malda gogor baten ondorean, ordu laurdeneko bidean.

GAILLAURGO DOLMENA (Narbaja, Araba)

Dolmenen katalogazioan sartu gabea dugu hau ere.

Artiako mendien bizkarrean Gaillaur izeneko lepo batean.

Gaillaur-gaña edo Bihur-gaña ere deritzen diote (dolmena eta bere inguruari batzuk Harrizahar-ondua ere ematen diote izenez).

Guk, lehendabiziko izena hartu dugu, Fr. Luis Villasantek Graziano Anduaga Gesaltzako aitonaren ahotik jaso zituen toki-izeneri jarraiki, Aitonaren uzta (Zarautz,1961) liburuaren 29-31 orrialdeetan agertzen den bezala.

Arantzazutik Gaillaurko lepoaren orientazio magnetikoa: 205ampdeg; da.

Eta, ordu t`erdiko bidea dago oinez.

Esan dugun bezala, Artasotik ordu laurdenera.

Gaillaurko lepo honek, ekialdera, Aseginolaza, Tranko eta Uuburuko gailurrak ditu (beren artean Zurkruzgo bizkarra eta Tetuarango hegalak dituztelarik), eta, mendebalera, Eizierretako-gaña eta Gaboñoko gailurrak Katiliturriko lepoa separatzen dute.

Aintzina Oñatitik Arabako hiri nagusira erabiltzen zen bidea hor gaindi zen, Artiako San Juandik Katiliturriko lepoa igaroaz.

Gaillaurko lepotik igarotzen den bidea (lehenagoko kaltzada zaharra), Oñati Narbajakin elkartzen duena, Oñati aldetik Salvatierrarako biderik laburrena da.

(Aipatzen dugun Narbaja hau, Reja de San Millango agerietan Narbaiza agertzen da 1025garren urtean, eta Salvatierra bera Hagurahin).

Lepo hau, oñatiarrak Gaillaur bezala ezagutzen dutena, San Millan Hermandadeko arabarrak Portillo de Oñate izenez ezagutzen dute.

Eta lepo honetatik Narbajara, bide garbia doa, Negurako pagaditik Larraingoitiko hareharrizko harrobitik zehar igaroaz.

Lepo gainean mugaharri bat dago.

Mugaharri honetan SM (San Millán) 9 eta 0 (Oñati) 65 irakurtzen da.

Mugaharritik 22 metrora, hego-mendebal aldera aurkitzen da dolmenaren harripila.